jueves, 20 de marzo de 2014

URAREN KUDEAKETA KONPARATZEN

ITURRIKO URAREN TRATAMENDUA
 

Ura hartzea: Ura iturburu eta lurrazaleko ibaietatik dator, batez ere. Lurrazpiko ibaietatik ere hartzen da ura.

Urak tratatzea: Ur naturala edo landugabea edateko ur bihurtzen da. Prozesua edateko uren araztegietan (E.U.A.) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.

Urak deposituetara garraiatzea:Ura araztu eta, ondoren, depositu batera garraiatzen da, gizakiok kontsumitzen dugun ura jasotzen da. Deposituari esker, dagoen ura erregula daiteke. Normalean, leku garaietan kokatzen dira, grabitateak banaketa erraztu dezan, ponpaketa erabili gabe.

Urak erabiltzaileei banatzea; Banaketa sarea hodi multzo bat da eta hortik giza kontsumorako ura bideratzen da depositutik erabiltzaileen kaniletaraino.

Urak H.U.A.-ra garraiatzea: Etxe, denda eta industrietatik datozen ur zikinak kolektoreetara heltzen dira, estolderia sarearen bidez.

Urak araztea: Ur zikinak ur zikinen araztegietara iristen dira, kolektorearen bidez, eta hor uren kalitatea berreskuratzen da, prozesu biologiko natural baten bitartez. Arazteak ibaietan bizitza egotea ahalbidetzen du.

Urak ibaira edo itsasora isurtzea: Araztutako urak ibaira edo itsasora itzultzen dira, jatorrian zuten antzeko egoeran.

 


BOTILETAKO URAREN TRATAMENDUA


Lehendabizi ura filtzatu egiten da baina fabrika bakoitzak bere iturburuak dituenez eta hauek beraien ezaugarri desberdinak dituzte beraz enpresa guztietako filtrazioa desberdina da.
Ostean ura fabriketara iristen da eta han araztu egiten da. 
Honen ondoren, ura botiletan sartzen da, hau makina batzuen laguntzaz egiten dute eta ermetikoki isten da botila. 
Supermerkatuetara garraiatzen da enpresek dituen garraio pribatuen bidez eta guk erosita etxera. Kontsumitu ostean botila basurara botatzen da eta handik berziklatzera. 
Gero beste botila batzuk egiten dira berziklatutako botilekin eta azkenik berriro ere fabriketara iristen da berriro ere urez betetzeko.
 

Karla, Irati eta Mikel

No hay comentarios:

Publicar un comentario