jueves, 27 de marzo de 2014

BIBLIOGRAFIA


Gipuzkoakour.com
Nestlewaters.com
Googleko irudiak
Vitoriagasteiz.org
Zientzia.net
Euskadi.net

(Iraia, Karla, Mikel, Amaia eta Irati)

BATAZBESTEKO PREZIOAK


ITURRIKO URAREN BATAZ BESTEKO PREZIOA: 0,00055€/L

BOTILAKO URAREN BATAZ BESTEKO PREZIOA: 0,31€/l



                                                                                                                                                 (Amaia)

URAREN ZAPOREA


Edozeini ura kimikoki zer den galdetuz gero, H 2 O formula enpirikoa azkar aipatuko luke. Hala ere, urak duen zaporea deskriba dezala eskatuz gero, arazoak sortzen dira. Teorian zaporegabea den likido horrek zapore ezberdinak izaten ditu praktikan, iturriaren arabera.


Etxeko iturritik jasotzen dugun ura, errekak daramana edo itsasokoa, besteak beste, ez dira ur soila, gehienbat uraz osatutako nahastea baizik. Baina beste osagai asko ere baditu. Izan ere, H 2 O besterik ez balitz, ez litzateke inolaz edangarria izango. Uraren osagaiak taldeetan bana ditzakegu.

                                                                                                                               (Karla, Amaia eta Iraia)

URAREN KUTSADURA

Uraren kutsadura zera da: uraren ezaugarri fisiko-kimikoak artifizialki aldatzea. Kutsadura hori arrazoi askorengatik izan daiteke, baina Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak batez ere hiru arrazoirengatik kutsatzen dira:

  • Lehenengoa: industriak. Mota askotako kutsatzaileak ekoizten dituzte, era mugatuan. Tratamendua garestia da, baina ezinbestekoa ere bai.


  • Bigarrena: hiriguneetako isurketak. Bertan kutsatzaile organikoak ekoizten dira eta kutsatzaile horiek araztegietan tratatzen dira. Kostu handiko tratamenduak dira, baina gaur egun ezinbestekoak dira ibaietako uren kalitatea behar bezala mantentzeko.


  • Hirugarrena: nekazaritza eta abeltzaintza ustiakuntzetako isurketak. Oso barreiatuta ekoizten dira. Isurketen eta lurrazpiko uren bidez iristen dira ibaietara. Oso zaila da aurkitzea eta tratatzea.

Urte askotan Euskal Autonomia Erkidegoko ibar batzuetan industriak eta jende asko pilatu izan dira eta, horren ondorioz, uraren kalitatea oso baxua izan da. Baina gaur egun lehen baino hondakin ur gutxiago daude, araztegiak jarri dira eta. Horregatik, etorkizunari begira badago itxaropenerako arrazoirik. Lehen oso kutsatuta zeuden ibai asko berreskuratu dira. Adibidez Urumea berezko ezaugarriak berreskuratzen hasi da eta gaur egun izokinak ere badaude.

(Amaia eta Mikel)

BOTILAKO URAREN OSAGAIAK




  • Bikarbonato 285 mg/l

  • sodio 110,4 mg/l

  • kloruro 30 mg/l

  • sulfato 27,7 mg/l

  • kaltzio 21,3 mg/l

  • potasio 3,2 mg/l

  • magnesio 1,7 mg/l

(Mikel eta Irati)

ITURRIKO URAREN EZAUGARRI FISIKO KIMIKOAK




  • Gaixotasunak sortzen dituzten patogenoak daudela adierazten duten bakterioak.

  • Mineralen mailak (kloruroak, sulfatoak, sodioak, kaltzioak eta magnesioak), uraren eroankortasuna elektrikoaren eta metalen (burdina, manganesoa) analisiaren bidez.

  • Nitrogenoaren deribatuak diren konposatuak (kantzerigenoak ustez), nitratoak eta amoniakoak.

  • Pestiziden intsektiziden edo herbiziden presentzia; mikroalgen azkuntzaren ondorioz sortutako gaixotasunak, protozoo patogenoen presentzia.

  • Ondakin kloroa (mikroorganismo patogenoak haztea saihesteko uretan desinfektatzaile gisa urak izan behar duen kloro kopurua eta kloroaren erabileraren deribatu ez desiratuak.

  • Erreaktibitate mailak.

                                                                                                                                       (Iraia eta Karla)

martes, 25 de marzo de 2014

BOTILAKO UR MOTAK

Botilako uraren kategoria batzuk aurki ditzazkegu:
Ur purifikatuak: hornidura-sistema publikoetatik (kanilako urak) datozen urak dira. Honako prozesuak izaten dituzte: arazketa, mineralak eranstea, ontziratzea eta konpainia pribatuek banatzea.

Iturburuetako urak: iturburu identifikatuetatik datoz eta botiletan sartu baino lehen prozesatu egiten dira.


Ur mineral naturalak : kalitate handiagoko iturrietatik datozenak dira, hau da, mineralengatik famatuak direnak eta Europar Batasunak legez erregulatuta.

Iraia, Amaia eta Karla