jueves, 27 de marzo de 2014

BIBLIOGRAFIA


Gipuzkoakour.com
Nestlewaters.com
Googleko irudiak
Vitoriagasteiz.org
Zientzia.net
Euskadi.net

(Iraia, Karla, Mikel, Amaia eta Irati)

BATAZBESTEKO PREZIOAK


ITURRIKO URAREN BATAZ BESTEKO PREZIOA: 0,00055€/L

BOTILAKO URAREN BATAZ BESTEKO PREZIOA: 0,31€/l



                                                                                                                                                 (Amaia)

URAREN ZAPOREA


Edozeini ura kimikoki zer den galdetuz gero, H 2 O formula enpirikoa azkar aipatuko luke. Hala ere, urak duen zaporea deskriba dezala eskatuz gero, arazoak sortzen dira. Teorian zaporegabea den likido horrek zapore ezberdinak izaten ditu praktikan, iturriaren arabera.


Etxeko iturritik jasotzen dugun ura, errekak daramana edo itsasokoa, besteak beste, ez dira ur soila, gehienbat uraz osatutako nahastea baizik. Baina beste osagai asko ere baditu. Izan ere, H 2 O besterik ez balitz, ez litzateke inolaz edangarria izango. Uraren osagaiak taldeetan bana ditzakegu.

                                                                                                                               (Karla, Amaia eta Iraia)

URAREN KUTSADURA

Uraren kutsadura zera da: uraren ezaugarri fisiko-kimikoak artifizialki aldatzea. Kutsadura hori arrazoi askorengatik izan daiteke, baina Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak batez ere hiru arrazoirengatik kutsatzen dira:

  • Lehenengoa: industriak. Mota askotako kutsatzaileak ekoizten dituzte, era mugatuan. Tratamendua garestia da, baina ezinbestekoa ere bai.


  • Bigarrena: hiriguneetako isurketak. Bertan kutsatzaile organikoak ekoizten dira eta kutsatzaile horiek araztegietan tratatzen dira. Kostu handiko tratamenduak dira, baina gaur egun ezinbestekoak dira ibaietako uren kalitatea behar bezala mantentzeko.


  • Hirugarrena: nekazaritza eta abeltzaintza ustiakuntzetako isurketak. Oso barreiatuta ekoizten dira. Isurketen eta lurrazpiko uren bidez iristen dira ibaietara. Oso zaila da aurkitzea eta tratatzea.

Urte askotan Euskal Autonomia Erkidegoko ibar batzuetan industriak eta jende asko pilatu izan dira eta, horren ondorioz, uraren kalitatea oso baxua izan da. Baina gaur egun lehen baino hondakin ur gutxiago daude, araztegiak jarri dira eta. Horregatik, etorkizunari begira badago itxaropenerako arrazoirik. Lehen oso kutsatuta zeuden ibai asko berreskuratu dira. Adibidez Urumea berezko ezaugarriak berreskuratzen hasi da eta gaur egun izokinak ere badaude.

(Amaia eta Mikel)

BOTILAKO URAREN OSAGAIAK




  • Bikarbonato 285 mg/l

  • sodio 110,4 mg/l

  • kloruro 30 mg/l

  • sulfato 27,7 mg/l

  • kaltzio 21,3 mg/l

  • potasio 3,2 mg/l

  • magnesio 1,7 mg/l

(Mikel eta Irati)

ITURRIKO URAREN EZAUGARRI FISIKO KIMIKOAK




  • Gaixotasunak sortzen dituzten patogenoak daudela adierazten duten bakterioak.

  • Mineralen mailak (kloruroak, sulfatoak, sodioak, kaltzioak eta magnesioak), uraren eroankortasuna elektrikoaren eta metalen (burdina, manganesoa) analisiaren bidez.

  • Nitrogenoaren deribatuak diren konposatuak (kantzerigenoak ustez), nitratoak eta amoniakoak.

  • Pestiziden intsektiziden edo herbiziden presentzia; mikroalgen azkuntzaren ondorioz sortutako gaixotasunak, protozoo patogenoen presentzia.

  • Ondakin kloroa (mikroorganismo patogenoak haztea saihesteko uretan desinfektatzaile gisa urak izan behar duen kloro kopurua eta kloroaren erabileraren deribatu ez desiratuak.

  • Erreaktibitate mailak.

                                                                                                                                       (Iraia eta Karla)

martes, 25 de marzo de 2014

BOTILAKO UR MOTAK

Botilako uraren kategoria batzuk aurki ditzazkegu:
Ur purifikatuak: hornidura-sistema publikoetatik (kanilako urak) datozen urak dira. Honako prozesuak izaten dituzte: arazketa, mineralak eranstea, ontziratzea eta konpainia pribatuek banatzea.

Iturburuetako urak: iturburu identifikatuetatik datoz eta botiletan sartu baino lehen prozesatu egiten dira.


Ur mineral naturalak : kalitate handiagoko iturrietatik datozenak dira, hau da, mineralengatik famatuak direnak eta Europar Batasunak legez erregulatuta.

Iraia, Amaia eta Karla

jueves, 20 de marzo de 2014

URAREN KUDEAKETA KONPARATZEN

ITURRIKO URAREN TRATAMENDUA
 

Ura hartzea: Ura iturburu eta lurrazaleko ibaietatik dator, batez ere. Lurrazpiko ibaietatik ere hartzen da ura.

Urak tratatzea: Ur naturala edo landugabea edateko ur bihurtzen da. Prozesua edateko uren araztegietan (E.U.A.) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.

Urak deposituetara garraiatzea:Ura araztu eta, ondoren, depositu batera garraiatzen da, gizakiok kontsumitzen dugun ura jasotzen da. Deposituari esker, dagoen ura erregula daiteke. Normalean, leku garaietan kokatzen dira, grabitateak banaketa erraztu dezan, ponpaketa erabili gabe.

Urak erabiltzaileei banatzea; Banaketa sarea hodi multzo bat da eta hortik giza kontsumorako ura bideratzen da depositutik erabiltzaileen kaniletaraino.

Urak H.U.A.-ra garraiatzea: Etxe, denda eta industrietatik datozen ur zikinak kolektoreetara heltzen dira, estolderia sarearen bidez.

Urak araztea: Ur zikinak ur zikinen araztegietara iristen dira, kolektorearen bidez, eta hor uren kalitatea berreskuratzen da, prozesu biologiko natural baten bitartez. Arazteak ibaietan bizitza egotea ahalbidetzen du.

Urak ibaira edo itsasora isurtzea: Araztutako urak ibaira edo itsasora itzultzen dira, jatorrian zuten antzeko egoeran.

 


BOTILETAKO URAREN TRATAMENDUA


Lehendabizi ura filtzatu egiten da baina fabrika bakoitzak bere iturburuak dituenez eta hauek beraien ezaugarri desberdinak dituzte beraz enpresa guztietako filtrazioa desberdina da.
Ostean ura fabriketara iristen da eta han araztu egiten da. 
Honen ondoren, ura botiletan sartzen da, hau makina batzuen laguntzaz egiten dute eta ermetikoki isten da botila. 
Supermerkatuetara garraiatzen da enpresek dituen garraio pribatuen bidez eta guk erosita etxera. Kontsumitu ostean botila basurara botatzen da eta handik berziklatzera. 
Gero beste botila batzuk egiten dira berziklatutako botilekin eta azkenik berriro ere fabriketara iristen da berriro ere urez betetzeko.
 

Karla, Irati eta Mikel

Zenbat ur behar dugu gizakiok egunean?


Adituen ustez 1,5 litro ur behar dugu egunean. Beharrezkoa dugu ur kantitate hau hartzea egunero gure gorputzeko uraren balanzea mantantzeko. Esan beharra dago datu hauek pertsona nagusi batentzako eginiko frogapena.

 Iraia eta Amaia

SARRERA!

Betidanik  egin diogu gure buruari galdera bera "Zein ur mota da hobeagoa? Itturriko ura ala botilatako ura?". Esan beharra dago zaila dela erantzun egoki bat aukeratzea, baina ingurumenaren aldetik begiratuz esan dezakegu egokiena iturriko ura dela. Botiletako urak plastikoekin eginiko ontziak erabiltzen baiditu, beraz, petroleoaren ustiaketan ez dugu mesede handirik egiten.

Hala ere aurrerantzean urari buruz eta ura hartzeko bi moduen arteko desberdintasunez arituko gara mintzatzen.


Iraia R, Amaia C, Irati M, Mikel A eta Karla B.